Ander Murua: «Garairik onenean iritsi zait debuta, heldutasun betean»

Ander Muruak gaur egingo du debuta Asperekin, Arrasaten. Bikuñarekin batera jokatuko du, Egiguren V.aren eta Aldaberen aurka.

Amateur gisa emaitza bikainak lortu ondoren, Ander Muruak gaur egingo du debuta Asperekin, Arrasaten. Bikuñarekin batera jokatuko du, Egiguren V.aren eta Aldaberen aurka.

Historikoki herri pilotazalea izan da Arrasate (Gipuzkoa); besteak beste, makina bat pilotariren sorlekua izana baita bere garaian: Mondragones, Arriaran anaiak, Bolinaga… Ordea, 45 urte atzera egin beharra dago herriko pilotari batek debuta egin zuen azken aldia aurkitzeko. Estatistika txar hori hautsiko du Ander Muruak (Arrasate, 2000), gaur izango baitu profesionaletako estreinaldia, herrian bertan, Uarkape pilotalekuan. 24 urte betetzear dela iritsiko zaio onenekin jokatzeko aukera, heldutasun betean, eta lasai dagoela aitortu du.

Etiquetas / Etiketak: Aldabe, bikuña, egiguren v, murua
Previous Post
Peña II y Zabaleta se quedan con la última plaza del play-off del Masters
Next Post
Zabala e Imaz se medirán a Laso y Tolosa