Apenas dagoen alderik

Elezkano II.a-Rezusta nagusi dira Binakako Txapelketan Altuna III.a-Martijaren aurka jokatutako partidetan. Baina gutxigatik: bost lehietatik hiru irabazi dituzte

Berria. Kale edo balekoa. Halakoxea izango da igande honetan Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Jokin Altunak eta Julen Martijak Danel Elezkanoren eta Beñat Rezustaren kontra jokatuko duten partida. Ez da gutxiagorako, irabazlea Binakako Txapelketako finalerako sailkatuko baita. Apirilaren 7an jokatuko da finala, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, eta han aritzeko aukera lortua dute jada Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak. Euren lana azkar eta fin egin eta gero, aurkariaren zain daude orain.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II, Martija, Rezusta
Previous Post
Caída y auge de Irribarria
Next Post
Altuna-Rezusta, ¿pareja imposible?