Artista senaz harago

Jokin Altunak hirugarrenez jantzi du lau eta erdiko txapela, finalean Unai Lasori irabazita. Aitortu duenez, partidan pilatu zuen adinako tentsiorik ez zuen izan aurretik. «Orain arte egin dudanaz oso harro nago», adierazi du Aspeko pilotariak. Txapelak irabazteko gosea ez zaio inolaz ere joan

Berria. Amezketako (Gipuzkoa) izar batek dir-dir egiten jarraitzen du. Bada, hori Jokin Altuna pilotaria da (Amezketa, 1996). 18 urterekin debutatu zuen profesionaletan, eta ordutik zazpi urte daramatza pilotazaleak gozarazten, baita txapelak bata bestearen atzetik janzten ere. Bost ditu jadanik; bi buruz burukoan eta hiru lau eta erdiko distantzian. Hain zuzen, azkenengoa azken diziplina horretan irabazi zuen herenegun, Unai Lasori 22-20 gailenduta, Bizkaia frontoian. Gisa horretara, Ruben Belokik eta Juan Martinez de Irujok 25 urterekin irabazi zituzten adina txapel jantzi ditu Altuna III.ak. Artista senaz harago, dohain asko ditu: erasoa, defentsa, konfiantza, patxada, arnasa luzea, teknika, partiden eta aurkarien analisia… Ez da kasualitatea. Maisua da kantxan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Jokin Altuna: “En ningún momento sentí que la final se iba a suspender”
Next Post
Jokin Altuna: «Con ninguna de las txapelas anteriores me he levantado tan agarrotado»