Artolaren eta Mariezkurrenaren porrotak aukerak zabaldu ditu

Artola, pilota jotzen, alboan Irribarria duela

Laugarren segitzen dute sailkapenean, baina garaipen batera jar daitezke Altuna III.a eta Martija gaur irabazita

Berria. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko borroka estutu egin daiteke gaur, atzo, Labriten, Artolak eta Mariezkurrenak 22-15 galdu ostean. Hala, irabazleak bigarren postuan jarri dira, zazpi garaipenekin, eta ia eskura dute sailkapena. Artolak eta Mariezkurrenak, berriz, laugarren segituko dute. Baina garaipen batera jar daitezke gaur Altuna III.a eta Martija, Victor eta Aretxabaleta mendean hartuz gero. Bilbon da partida. Atzoko beste norgehiagokan, Idiazabalen, bigarren partida galdu zuten jarraian Olaizola II.ak eta Albisuk, sailkatzeko aukerei eusten dieten Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren kontra : 22-11.

Gehiago irakurri

Previous Post
En Idiazabal hay queso y también vida
Next Post
Altuna III y Martija son prácticos