Aspe, indartsu bezain gazte

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako pilota aukeraketan

Binakakoan ez ezik, banakakoan ere nagusi da Eibarko enpresa, finalerdietan hiru pilotari sartu baititu. Jon Apezetxearen esanetan, Jokin Etxanizen lanak zerikusi handia du horretan.

Berria. Duela hilabete buruz burukoa aurkeztu zutenean zera esan zuen Jon Apezetxea Aspeko intendenteak (Goizueta, Nafarroa, 1988): badaezpada, hobe izango zutela txapelketa «filosofiaz» hartu. Binakako finala enpresako bi bikoteren artean jokatu izanagatik, uste zuen bolada onak etena izan zezakeela eta banakakoan sufritu beharko zutela. Ordea, usteak erdia ustel. Inork espero ez bezalako emaitzak lortzen ari da Aspe buruz burukoan, eta ziurtatuta dauka finalean pilotari bat gutxienez. «Aspek ez ezik, pilotazaleen artean bakar batek ere ez zuen usteko halakorik. Oso multzo zaila egokitu zitzaigun, baina sorpresa atseginak hartu ditugu». Aimar Olaizola eta Danel Elezkano II.a bihar ariko da aurrez aurre, Iruñean, eta etzi, Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, Bilbon. «Zaila izango da bi finalistak gure enpresakoak izatea, baina zergatik ez! Baikorrak gara».

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Previous Post
El talento de Elezkano desafía al ingenio de Aimar Olaizola
Next Post
Ezkurdia y Altuna III, a un paso de la final