Aspek zuhaitza astindu du eta Baikok iazko apustuak sendotu

Eibarko enpresak Peio Etxeberria eta Elordiren azkenaldiko emaitza onak saritu ditu Irribarria eta Elezkanoren kalterako eta Bilbokoan ez dago izen berririk. Sisteman aldaketatxo bat izan da, 3. eta 4. postuetan sailkatutakoei aukera bikoitza emanez

Ezkurdia-Martija/Peio Etxeberria-Rezusta partidarekin hasiko da ostiral honetan urteko txapelketarik luzeena, alegia, Binakakoa, hortik kanpo geratzen diren pilotarientzat negu gorria iragartzen duen lehia. 19 astez -finala apirilaren 2rako iragarria dago, lehen aldiz Nafarroa Arenan- txapel preziatuaren atzetik ariko diren 16 pilotarien izenak jakinarazi zituzten atzo EPELeko enpresek, eta erabakiak eman zuen zeresanik.

Gehiago irakurri

Previous Post
Dos caras nuevas para el Parejas
Next Post
Txapela de Promoción