Bihar, osteguna 22, jokatuko dute. Partida irabazten duen bikotea Bilboko eta inguruko zaleek Aste Nagusian gozatu ahal izan duten pilota txapelketako finalera sartuko da.
Partidak ikuskizuna agintzen du: Altuna bere udarik onenetako batean dago, Martija une gozoan dago, Elordik bere burua berresteko aukera du eta Zabaleta bere lesiotik osatuta dago eta garaipen egarria du.
Ez dira faltako Jaka eta Aranguren ere, arratsaldeko 18:30etan Peio Etxeberria eta Tolosaren aurka. Azken partida Alberdi II.ak eta Elizegik Egiguren V.aren eta Eskuzaren aurka jokatuko dute.
Sarrerak eskuragarri daude oraindik www.entradasfronton.com webgunean.