«Aurrerapausoa da niretzat»

Erik Jakak eten egin du Asperekin zuen kontratua, eta Baikon ariko da maiatzaren 1etik aurrera, 2024ko abenduaren 31ra arte. Hilaren 24an jokatuko du azken lehia Asperekin

Berria. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka hastear zela iritsi da berria pilotara, berri potoloa, eta erabat ezustekoa: Erik Jakak (Lizartza, Gipuzkoa, 1994) eten egin du 2022ko abenduaren 31ra arte Aspe enpresarekin zuen kontratua, eta Baikorekin sinatu du 2024ko abenduaren 31ra arte. Eibarko (Gipuzkoa) enpresarekin kontratua eten izanagatik ere, buruz buruko txapeldunak azken partida bat jokatuko du Asperen elastikoa soinean eramanda: hilaren 24an izango da, Logroñon (Espainia), Adarraga pilotalekuan. Maiatzaren 1etik aurrera, berriz, Baikoko logoa eramango du bularraldean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka
Previous Post
Baikok Erik Jaka fitxatu du
Next Post
Jaka ficha por Baiko hasta 2024