Aurten bai!!

Jokin Altunak 22-21 irabazi du 4t‘erdiko finala Mikel Urrutikoetxearen aurka. Sekulako maila erakutsi dute bi pilotariek. Partida ikusgarria izan da. Leporaino bete da Bizkaia pilotalekua.

Tolosaldeko Ataria. “Aurten bai, aurten bai” errepikatzen zuten partida amaieran Tolosaldea guztitik Bizkaia pilotalekura hurbildu diren Altunazaleek. Kuadrillakoak, eserlekuan ezin egonak jota, kantxara irten dira txapelduna besarkatzera. Ez da gutxiagorako, ez sinesteko finala jokatu baitute Altuna III.ak eta Urrutikoetxeak.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Urrutikoetxea
Previous Post
Primera txapela para Altuna tras vencer por 22-21 a Urrutikoetxea
Next Post
Trabajo extra para los jueces en la final del Bizkaia