Azken gonbidatua falta da

Erik Jaka aurrelaria, pilota astintzen, atzo, Iruñeko Labrit pilotalekuan

Jaka-Zabaletak Binakako Txapelketako ligaxka irabazi dute. Irribarria-Rezustak gaur Olaizola-Urrutikoetxeari irabaziz gero, erabakita geldituko dira hurrengo faseko bikoteak

Berria. Partida bat falta da Binakako Txapelketaren hamahirugarren jardunaldia bukatzeko, eta jardunaldi bat, berriz, ligaxka amaitzeko. Misterio nagusi bakarra gelditzen da argitzeko: zein izanen den kanporaketetara sailkatuko den azken bikotea. Gaur erabaki liteke hori, Tolosako Beotibarren (Gipuzkoa), Olaizola-Urrutikoetxearen eta Irribarria-Rezustaren arteko partidan. Baiko Pilotakoek derrigor irabazi behar dute, sailkatzeko aukerari eusteko azken jardunaldian. Galduz gero, haien arerioak sailkatuko dira. Hamahirugarren jardunaldiak erabakita utzi duena da zein izanen diren finalerdietan arituko diren lehenbiziko bi bikoteak: Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija.

Gehiago irakurri.

Previous Post
Irribarria-Rezusta y Olaizola II-Urrutikoetxea se juegan hoy en Tolosa la sexta plaza
Next Post
A vida o muerte en el Beotibar de Tolosa