Azpeitia, Gipuzkoako pilotaren loraldiaren ispilu

«Herrialdeko pilota-familia osoaren eguna» izan nahi duen festa antolatu dute Izarraitz eraberrituan, umeentzako ekitaldiez gain, Elezkano eta Ezkurdiaren arteko lehia izango duen egitarau oparoarekin

Gara. Badira urte batzuk, Gipuzkoako pilotak, batez ere esku pilotak, loraldia bizi duena. Hor daude Altuna, Irribarria eta Rezustaren txapelak eta azken hiru urteetan, Buruz Buruko finalean herrialdeko ordezkari bat egon izana. Hala ere, erakusleiho handi horretatik harago, asko eta asko dira egunero hainbat elkartetan lanean aritzen direnak, eta sarri hain ezkutukoa den lan hori gizarteratzeko antolatu zuen iaz lehen aldiz Gipuzkoako Pilota Federazioak Pilota Eguna. Eskuz Eskukoaren hirugarren posturako lehiaren aitzakiapean osatutako egitarau zabalak arrakasta izan zuen eta ekimena errepikatuko dute aurten ere, igande honetan Azpeitian.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, ezkurdia
Previous Post
Carne en el asador
Next Post
El 4 ½ San Fermín de ASPE comenzará en Beasain