Azpeitiko hiru esku pilotari profesionalek herrian jokatuko dute ostiralean

Julen Egigurenek Promozio mailako Buruz Burukoaren finalaurrekoetarako txartela izango du jokoan Izarraitz pilotalekuan. Binakako partidan, berriz, aurrez aurre ariko dira Alberdi anaiak.

Gaueko lehen partidan ariko da Julen Egiguren, eta lehia erabakiorra izango da hori aurrelari azpeitiarrarentzat. Zubizarretaren kontra jokatuko du Egigurenek, Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketaren final laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldiaren barruan. Egiguren ala Zubizarreta, partida irabazten duena finalaurrekoak jokatzeko sailkatuko da, eta galtzen duena txapelketatik kanpo geldituko da. Ostiralean elkarren kontra lehiatuko diren bi pilotariek orain arte jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi eta bestea galdu egin dituzte. Finalaurrekoetarako txartela dagoeneko poltsikoan duen Bakaikoaren kontra galdu dute bai Zubizarretak, bai Egigurenek; 22-21 menderatu zuen nafarrak azpeitiarra joan den ostiralean Errioxako Baños de Rio Tobian. Aldiz, ostiralean Izarraitzen ariko diren biek gainditu dute dagoeneko kanporatuta dagoen Exposito. Hain zuzen ere, Bakaikoak eta Expositok, ezer jokoan ez dutela, jokatuko dute ostiralean Izarraitzeko jaialdia itxiko duen partida.

+ info: https://uztarria.eus/azpeitia/1682955188416-azpeitiko-hiru-esku-pilotari-profesionalek-herrian-jokatuko-dute-ostiralean.

Etiquetas / Etiketak: egiguren v, Exposito
Previous Post
Jokin Altuna jugará en Legazpi
Next Post
Manomanista Laso y Elordi jugarán el viernes 12 en Bilbao y Altuna, hoy en Legazpi