Batzuen argia, besteen itzala

Olaizola II.ak eta Albisuk gorako bideari eutsi diote, eta nagusitasunez irabazi dute. Altuna eta Martija txakalaldi betean daude

Berria. Argitik zenbat eta gertuago, orduan eta handiagoa da itzalak hartzen duen eremua. Eta zenbat eta argitasun handiagoa, orduan eta nabarmenagoa da itzalaren iluna. Oinarrizko lege fisiko horiek aski ezagunak dira, eta atzo Astelena pilotalekura joan ziren ikusleek euren begiez frogatu ahal izan zituzten. Egun Olaizola II.ak eta Albisuk osatzen duten bikoteak egiten du distirarik handiena binakako txapelketan, eta atzo alboan izan zituzten Altuna III.a eta Martija. Asegarcekoen argiak azken horien itzala zabaldu zuen, eta ilunaldia asko luzatzen ari da. Jokaturiko azken lau partidak jarraian galdu dituzte, eta oso adierazgarriak dira kantxan egiten dituzten etsipen keinuak.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija
Previous Post
Olaizola-Albisu suman su quinta victoria y siguen líderes del Parejas
Next Post
Beñat Garmendia: «Me falta pegar un cuadro más e intento no fallar»