Bigarren txapela nahi dute

Joseba Ezkurdia, pilota jotzear, eta Jokin Altuna, hari begira, bi pilotariok iaz jokatutako finalean

Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur, Nafarroa Arenan. Altuna III.a da faborito, baina finaletan edozer gerta daiteke

Berria. Historikoki, esan ohi da buruz buruko finala dela pilotak urtean duen egunik handiena, txapelketa hartako txapelak adina baliorik ez duelako beste ezerk. Eta oraindik ere, pilotari gehienek hura dute lehiaketa kutun. Ordea, gero eta pilotazale gehiago dira lau eta erdia dutenak maiteen. Eta ez da harritzekoa, besteak beste, lau eta erdiko jokoak bermatua duelako ia beti ikuskizuna. Lau eta erdiak berarekin darama joko azkarra, abiadura, neke fisiko zein psikologikoa, intuizioa, aurreko jokoa, inprobisazioa eta abar. Modalitate hau da ikusleak eserlekutik gehien altxarazten dituena, eta ezaugarri horiek guztiak ondo baino hobeto bete ditzakeen finala jokatuko dute gaur Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak, Iruñean, Nafarroa Arena pilotalekuan. Iaz gertatu bezala, Aspeko bi pilotariok arituko dira txapelaren bila, eta lehia orekatua espero da. Altuna III.a jotzen dute gehienek faborito, batez ere txapelketan zehar ongi aritu delako.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Previous Post
Altuna gana la batalla matemática de la final
Next Post
Que gane el mejor