Bikote osoa direla berretsi dute

Aimar Olaizola, atzo, pilota jotzen, atzean Beñat Rezusta duela

Olaizola II.ak eta Rezustak 22-11 hartu dituzte mendean Urrutikoetxea eta Imaz. Garaileek orain arte jokatutako hiru partidak irabazi dituzte

Berria. Binakako Txapelketa abiatu besterik ez da egin. Baina azkarren egokitzen diren bikoteak aldea egiten has daitezke hasieratik. Hori da Olaizola II.a -Rezustaren kasua. Bergarako atzelaria Aspetik ailegatu den arren, berehala egokitu da Goizuetako aurrelariarekin jokatzera. Gauzak zuzen egiten dituzten bi pilotari dira, eta atzo beste behin ikusi zen. 22-11 irabazi zieten Urrutikoetxea- Imazi. Azken horiei oraindik ere falta zaie bidea egokitzeko, eta bikote sendoa izateko. Nahiz eta Urrutikoetxeak orain arteko partidarik onena jokatu zuen.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka, ladis galarza, Martija
Previous Post
Una muralla infranqueable
Next Post
Garaipen ez biribila eta esperantzarako porrota