Bilbok nori egiten dio mesede?

Ezkurdiak eta Altuna III.ak pilota biziak hautatu dituzte etziko finalerako. Gustura gelditu dira biak

«Bilbon edo Iruñean jokatu, alde handia dago; pilotaleku oso ezberdinak dira. Jokinen kutuna, dena den, Gasteizkoa da». Gorka Altunaren begi klinikoaren diagnosia da, Bilboko Bizkaia pilotalekuko kontrakantxatik eginikoa. Han eseriko da etzi, lehengusuari aholku emateko. Pilotalekua bi pareta eta zoru gogor bat baino gehiago da. Hura eraikitzeko aukeraturiko harriak eta arkitektoen gutiziek ezaugarri ezberdinak eransten dizkiete. Baina partida aldatzeko adina bai? Joseba Ezkurdiak baietz uste du. Jokin Altunak, aldiz, ezetz. Hala azaldu zuten atzo biek lau eta erdiko finalerako pilota aukeraketan.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/2121/026/002/2022-11-18/bilbok-nori-egiten-dio-mesede.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Previous Post
Y el Cuatro y Medio cambió para siempre
Next Post
«Siendo en el Bizkaia, Jokin Altuna es favorito»