Binakako Txapelketa urrian berriro ekingo zaio

Finalerdietako bigarren jardunaldia urriaren 3an eta 4an jokatuko da Iruñean eta Eibarren, eta hirugarren jardunaldia Iruñean, berriro ere, eta Tolosan izango da urriaren 10ean eta 11n. Bilboko Bizkaia Frontoiak hartuko du final handia urriaren 18an

Ohar honen bidez, bertan behera gelditutako 2020ko Binakako Txapelketaren data berriak jakinarazten ditugu.

Martxoan jokatutako lehen jardunaldian Ezkurdia-Martija eta Olaizola II-Aranguren nagusitu ziren, Urrutikoetxea min hartuta zegoen, Jaka-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteen aurka, hurrenez hurren.

Urrian finalerdietako ligari eta finalari jarraipena emango zaie. Lehen hitzordua urriaren 3an, larunbatean, izango da, Iruñean. Jardunaldia urriaren 4an, igandean, itxiko da Eibarren.Hirugarren jardunaldia urriaren 10ean, larunbatean, jokatuko da Iruñean eta urriaren 11n, igandean, Tolosan. Binakako Txapelketako finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan izango da.

Jakinarazten dugu, halaber, 2020ko abuztuaren 5ean amaituko dela arestian aipaturiko partidetarako aurrez erositako sarrerak itzultzeko epea. 2020ko abuztuaren 5etik aurrera, ez da dirurik itzuliko.

Gogoratuarazi nahi dugu, bere garaian jakinarazi zen bezala, EPELko 2020ko Binakako Txapelketan (finalerdia eta finala) egiteke dauden jaialdi horietarako sarrerak mantendu nahi dituztenek horretarako aukera izango dutela, eta erosteko orduan aukeratutako eserlekuak egokituko zaizkiela.

Bere garaian programatu ziren eta egin ez ziren gainerako jaialdiak, martxoaren 13 eta 27ko eta apirilaren 5eko Errioxako eta Nafarroako Pilota Egunak eta buruz buruko aurretiko partidak, bertan behera gelditzen dira, eta eskuratutako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da.

Previous Post
El Campeonato Parejas se reanudará en octubre
Next Post
El Parejas 2020 se retomará a comienzos de octubre