Bizkaia Torneoak aukerak banatzen jarraituko du

Sei taldetan banatutako 24 pilotari arituko dira herrialdeko bost herritan jokatuko den txapelketa honetan

Gara. Taldeka jokatzeak ematen dion berezitasun horretatik harago, Bizkaia Torneoak ezer onik badu, hori, normalean udako torneoetan aukerarik izaten ez duten pilotariei, batez ere aurrelariei –Urretabizkaia izango da buruz buru arituko den atzelari bakarra– momentuko izarrekin lehiatzeko aukera ematen diela izango da. Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen den torneo honek zortzigarren ekitaldia du aurten, eta badirudi bere egitura egonkortzen ari dela eta, azken aldietan bezala, hiru distantziatan jokatuko da: kaiolan, binaka eta buruz buru.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Bizkaia Torneoa
Previous Post
Irribarria y Zabaleta se llevan el primer estelar
Next Post
El viejo frontón Uranzu luce un traje del siglo XXI