Bolada etenda, berriro finalean

Jokin Altuna, amorru biziz garaipena ospatzen, atzo, Labrit pilotalekuan

Jokin Altunak aurreneko aldiz irabazi dio Oinatz Bengoetxeari lau eta erdian, eta hirugarrenez jarraian lehiatuko da txapela irabazteko. Behetik gora eginez nagusitu da, 2-9 hasi baita galtzen

Berria. Estatistikek zioten batek neurria hartua ziola besteari. Baina ez omen daude bi partida berdin. Jokatu egin behar dira guztiak. Bada, jokatu dute berriz ere Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak elkarren aurka lau eta erdian, eta aldatu egin da aurreko hiru aldietako joera: Altuna III.ak irabazi du oraingoan. Amezketarrak 22-16 hartu zuen mendean atzo Bengoetxea VI.a Labriten, txapelketako lehen finalerdian, eta, horri esker, finala jokatuko du hilaren 18an, Nafarroa Erresuman. Hirugarren finala du jarraian Aspeko aurrelariak lau eta erdikoan: 2016an, galdu egin zuen Bengoetxea VI.aren aurka (22-21), eta, iaz, emaitza beragatik nagusitu zitzaion Mikel Urrutikoetxeari. Beraz, txapelari eusteko aukera izango du. Bengoetxea VI.a, berriz, finalaren atarian geratu da bigarren urtez jarraian.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Bengoetxea vi
Previous Post
Cabeza fría y corazón de acero
Next Post
Altuna, primer finalista en el Navarra Arena