Danel Elezkano edo taldeko aktoreen lanaren garrantzia

Bizkarrean zamarik gabe, Zaratamoko aurrelaria atarikoan baino askoz biziago aritu zen eta kamuts ibilitako Artola bati gailendu zitzaion Bastidan

«Ez dakit oso bidezkoa den txapelketan horrela sartzea, baina gauzak horrela dira eta nik nire lana egitea besterik ezin nuen egin», aitortu zuen Danel Elezkanok Bastidako partida amaitu eta berehala, duela aste pare bat Peio Etxeberriaren aurka galdutako atarikoa buruan. Beste gabeziaren bat beharbada bai, baina zintzotasunik ezin ukatu Zaratamokoari, ez oraingoan bere alde erori den EPELen txapelketa hauen araudiaren malgutasuna onartzerakoan, eta are gutxiago esaldiaren bigarren zatian, beti bezala, egoera zail baten aurrean erabateko profesionaltasuna erakutsi baitu, azken orduan deitua izan ostean, bere enpresari beste poz handi bat emanda. Zabaleta eta Rezusta bezalako bi manomanista handi galduta, bazirudien txapelketa ezker hankarekin hasia zuela Eibarko enpresak -gehitu horri Irribarria bezalako beste espezialista handi baten galera-; baina, ostiral gauez Elordik egindakoaren bidetik, Elezkanok enpresako pilotarien mailari balioa eman zion eta Iñaki Artolari 22-19 gailendu zitzaion.

Guztia irakurri

 

Previous Post
Elordi supera 11-22 a Urrutikoetxea y se clasifica para la liguilla de cuartos
Next Post
Danel Elezkanok aurrera egin du Buruz Burukoan Artola 22-19 garaituta