Dariok ezustea eman du

Dariok ezustea eman du

13-22 hartu du mendean Iker Irribarria egungo txapelduna, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan, sakean eta defentsako lanean bikain arituta. Final-erdietan Altuna III.aren edo Ezkurdiaren kontra jokatu beharko du.

Berria. Final-laurdenetako lehen partida, eta aurreneko ezustea. Dario Gomezek kanporatu egin du Buruz Buruzko Txapelketatik Iker Irribarria egungo txapelduna. Irungo (Gipuzkoa) Urantzu pilotalekuan izan da. Errioxarrak zortzi tanto egin ditu sakez, eta defentsako lanean bikain aritu da. Horretan oinarritu du garaipena. Irribarriak, berriz, garesti ordaindu ditu egindako akatsak: bederatzi. 45 minutu pasatxo iraun ditu neurketak, eta 234 pilotakada izan ditu.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Darío, Irribarria
Previous Post
Txapelak egunerokoan irabazten direlako
Next Post
Un brillante Darío se impone al campeón Irribarria