Demostratzeko beharrik gabe

Eskuin belaunean ebakuntza egin eta bost hilabetera, frontoietara itzuliko da gaur Iker Irribarria. «Lasai eta gustura»ari da entrenatzen. Rezustarekin, Bengoetxearen eta Imazen aurka ariko da

Berria. Minik sentitzen ez duen Iker bat ikusi nahi nuke, hori baita inportanteena. Jokoari dagokionez, alai, konfiantzaz, eskua lasai askatzeko kezkarik gabe, defentsan sendo, eta, batez ere, beldurrik gabe jokatzen duen pilotari bat ikusi nahiko nuke». Eskuin belaunean egindako ebakuntzaren ostean frontoietara itzuliko den Iker Irribarriaren (Arama, Gipuzkoa, 1996) lehen helburuak dira horiek. Aspeko aurrelaria Beñat Rezustarekin batera ariko da, Oinatz Bengoetxearen eta Ander Imazen aurka, gaur gauean (21:30 ETB1), Gautegiz Arteagan (Bizkaia).

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Previous Post
Doble cambio en la pareja Etxeberria-Albisu para el play-off
Next Post
Mariezkurrena II encuentra su sitio