«Dena oso azkar ari zait pasatzen»

Ez dira pasatu lau hilabete Zubizarreta III.ak profesionaletan debuta egin zuenetik, eta bihar maila nagusiko hirugarren txapelketa jokatuko du: binakakoa, Peña II.aren ordez. Hori gutxi ez, eta Albisu herrikide eta «ispilua» izango du bikotekide

Berria. Koronabirusak ia bost hilabetez atzeratu zuen Iraitz Zubizarretaren estreinakoa (Ataun, Gipuzkoa, 1999): maiatzaren 9tik irailaren 26ra. Baina, ordutik, ziztu bizian doa: lehenbizi, maila nagusiko buruz burukoa jokatu zuen; gero, lau eta erdikoa; eta bihar, binakakoan ariko da, Jon Ander Peña ordezkatuz. Jon Ander Albisu herrikidea izango du bikotekide, eta Joseba Ezkurdia eta Ladis Galarza aurkari, Tolosan (Gipuzkoa).

Gehiago irakurri

Previous Post
Jaka y Bikuña, esta noche en Zumaia ante Urrutikoetxea e Imaz
Next Post
«¿Mariezkurrena? Un pelotari de su nivel tiene que estar aquí, me alegro por él»