Rezustak eta Altuna III.ak buruz buruko txapela jokatuko dute gaur
ASPEpelota.eus. Rezustak bihar eskuratu dezake buruz buruko lehen txapela. Altuna III.ak eskura du 2018ko titulua berrestea. Bergarakoak bazekien une hau irits zitekeela, horregatik entrenatzen jarraitu du txapelketa berarentzat amaitu ez balitz bezala. Amezketakoak duela egun batzuk imajinatu zuen nor izango zuen aurrez aurre titulua jokatzen.
Biak garaipen gosez iritsiko dira Bizkaia Frontoira, pilotalekuetako ikusleen berotasuna sentitu ezin izan duten urte honetan, baina pilotazaleek euren bikaintasun distirak irentsi dituzte Euskal Telebistako emanaldien bidez. Pilotariak fisikoki urrunago izan ditugun denboraldia izan da, baina, harrigarria bada ere, gertuago sentitu ditugu.
Jaialdia arratsaldeko bostetan hasiko da Victor eta Ladis Galarza, Peña II eta Imazen aurka. Zuzenean jarraitu ahal izango da, bai Euskal Telebistaren lehen kanalaren bidez, bai edonondik Internetera konektatutako edozein gailurekin.
Buruz buruko finalaren ostean Zabala eta Ruiz arituko dira Zubizarreta III eta Uriondorekin.