Aimar Olaizolak argi onartu du «ahalik eta pilota motelenak» aukeratu dituela larunbateko partidarako
Gara. Finalerdietako lehen jardunaldiko bi bikote irabazleak, Olaizola II.a-Imaz eta Elezkano II.a-Rezusta, Labriten bildu ziren atzo larunbaterako pilotak hautatzen. Eta ikusmina bazegoen materiala ikusteko, aurreko igandean Olaizolak eta Imazek ateratako pilota motelek aurkarien kexuren bat –ez oso ozena– sorrarazi zutelako.