Ederra izaten ari da itzulera

Beñat Rezusta, atzo, Tolosako Berazubiko frontoian, entrenamendua hasi aurretik

Caixabank Masterseko lider dira Iñaki Artola eta Beñat Rezusta. Atzelari bergararrak azaldu duenez, «beldur pixka bat» zuen nola ariko ote zen itzuleran horren etenaldi luzearen ondoren. Baina «gustura» ari da. Bikotekidearen lana nabarmendu du.

Berria. Ez da gaitzik onik ez dakarrenik. Koronabirusak dena hankaz gora jarri zuenean, apur bat burumakur zebilen Beñat Rezusta (Bergara, Gipuzkoa, 1993). Finalerdietako ligaxka ari ziren jokatzen Binakako Txapelketan, baina berak denbora zeraman lehiatik kanpo. Ustez bikoterik indartsuenetako bat izan arren, hura eta Iker Irribarria ez ziren gai izan aurreneko ligaxka gainditzeko. Atzelaria gaizki ohitua zegoen, binakakoaren aurreko lau ekitaldietan iritsia baitzen finalera: bitan izana zen txapeldun —2017an Irribarriarekin, eta 2019an, Danel Elezkanorekin—; eta beste bitan txapeldunorde —2016an, Juan Martinez de Irujorekin, eta 2018an, Elezkano II.arekin—. «Ezinean aritu gara», aitortu zion egunkari honi binakakotik kanpo geratu berritan.

Gehiago irakurri

Previous Post
Otro examen para Elezkano II
Next Post
Aiegi lanza al mejor Aimar