Eguberrietako opari ederra pilotazaleei

Laso-Imazek 22-21 hartu dituzte mendean Irribarria-Rezusta, partida ikusgarri batean. Irribarriak eta Lasok erakustaldia eman dute

Eguerdiko Eguberrietako bazkarian betekada, eta ondoren frontoian gozatua. Horixe atzo Eibarko Astelena (Gipuzkoa) frontoira bertaratu ziren pilotazaleei gertatu zitzaiena. Laso-Imazek eta Irribarria-Rezustak ikuskizun aparta eman zuten. Azkenerako, Laso-Imazentzat izan zen garaipena: 22-21 irabazi zuten. Lehen txanpan, sufritu arren, Bizkarreta Gerendiaingoak eta Oiartzungoak ondo eutsi zioten Irribarria-Rezustari. Tantoek aurrera joan ahala, konfiantzan gora egin zuten, eta saria jaso zuten azkenerako. Irribarria-Rezustak, haatik, beste partida serio bat jokatu zuten, joa baliatuz. Baina ez zuten apurtzen jakin. Zalantzaren bat sartu zitzaien, eta azken unean ordaindu egin zuten.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/028/001/2021-12-26/eguberrietako-opari-ederra-pilotazaleei.htm.

Previous Post
Laso incendia Eibar
Next Post
Altuna III y Martija reaccionan