Elezkano II.a finalerdietan da, Etxeberriari 22-13 irabazita

Zaramatokoak Irribarriaren aurka jokatuko du, hilaren 19an, Eibarren. Olaizola II.a hilaren 17an itzuliko da lehiara

Berria. Danel Elezkano bigarren urtez jarraian ariko da Banakako Txapelketako finalerdietan. Zaratamoko (Bizkaia) aurrelaria atzo sailkatu zen, Tolosan (Gipuzkoa), Peio Etxeberriari 22-13 irabazi ondoren. Elezkano II.ak Iker Irribarriarekin neurtuko ditu indarrak, hilaren 19an, Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan. Egun bat lehenago ariko dira Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia, Bilbon.
Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, p etxeberria
Previous Post
Elezkano completa el cuadro de semifinales del Manomanista
Next Post
Danel Sufre, Danel ruge