Elezkano-Rezusta eta Altuna-Martija, azken tokiaren bila

Danel Elezkano frontoian
Berria. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiak kontu dezente argitu ditu. Batetik, Irribarria eta Zabaleta sailkatu egin dira apirilaren 7ko finalerako; bestetik, Victorrek eta Albisuk jada ez dute aukerarik. Hala, Elezkano II.a-Rezustaren eta Altuna III.a-Martijaren artean dago finalerako libre dagoen beste tokia. Eta hori datorren igandean geratuko da zehaztuta, elkarren aurka jokatuko baitute Donostian, Atano III.ean. Kontuak sinpleak dira: garailea sailkatuko da. Bi bikoteek garaipen bana dute txapelketan elkarren aurka jokatutako lehiatan: Elezkano II.a-Rezustak 22-17 irabazi zuten lehena, eta Altuna III.a-Martijak, bigarrena: 22-8. Larunbatean, berriz, ezer gutxi izango dute jokoan Irribarria-Zabaletak eta Victor-Albisuk.
Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II, Martija, Rezusta
Previous Post
Cien partidos sin suspender ninguno
Next Post
Erik Jaka continúa en otro escalón