Elordi: «Halako aukerekin hartzen diozu zentzua eguneroko lanari»

Azken bi urteetan bereziki Lau eta Erdikoan lortutako emaitza onen saria jasoko du mallabitarrak bihar eta lehen mailako Binakakoan bere lehen partida jokatuko du titular gisa. Kaiolan izan duen joko oldarkorra errepikatzen saiatuko da bizkaitarra

Biharkoak, San Andres, egun handia izan behar du Aitor Elordirentzat. Urteetako lan onak eta azken bi denboraldietan Lau eta Erdikoan lortutako emaitza onek fruitua eman dute eta, etxean bertan, Eibarren, lehen partida jokatuko du lehen mailako Binakakoan titular gisa. Horrekin, batez ere, orain arte izan ez duen jarraitutasuna izango du, okerrik ezean, gutxienez 14 astez onenekin lehiatzeko parada izango baitu.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak:
Previous Post
Altuna III.a baja izango da Eibarren
Next Post
Elezkano sustituirá al lesionado Altuna en la primera jornada del Parejas