Elordi-Zabaletak irabazi du Binakako Txapelketa

Aspeko bikotea hasieratik nagusitu da gabezia asko erakutsi dituzten Laso-Imazen aurka eta merezita gailendu da akats asko eta joko handirik gabeko finalean. Nafarroa Arenan jokatu da finala, sarrera guztiak agortuta

Erregulartasunak halako finaletan gutxirako balio izaten duela esan ohi da, baina aurtengo Binakakoa partidarik gehien irabazi dituen bikoteak, Elordi-Zabaletak, irabazi ditu, hein handi batean, gaur Nafarroa Arenan azken lau hilabetetan izan direnera gehien urbildu diren bikotea izan direlako. Txanponaren beste aldean, azken lau asteak alanbrearen gainean dantzan aritu ostean, amildegira erori dira Laso-Imaz, euren mailarik onenetik oso urrun egonda, Zabaletarik onena ikusi ez badugu ere, Imazek erraztasun handiak eman ditu eta, oso behartuta, Lasok ere ez du, oso urrutira joan gabe, duela bi aste Labriten erakutsitako eraginkortasunik izan eta garaipenetik urrun egon dira, baita lehia zortzina berdintzea lortu dutenean ere. Garaipen honekin, Aitor Elordik bere lehen txapela lortu du eta Zabaletak historian leku bat erreserbatu du, bere laugarrena, lau aurrelari desberdinekin, jantzita.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elordi, Zabaleta
Previous Post
Aitor Elordi, un campeón forjado a fuego lento
Next Post
Elordi-Zabaleta ganan la txapela de la eficiencia