Emakumeen Master Cup Txapelketa

Igande honetan jokatuko dira Larrabetzuko pilotalekuan (Bizkaia) LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren bigarren kanporaketak. Hogeita lau pilotari, hamabi bikote, arituko dira nor baino nor; tartean nafar bat, zazpi katalan, bi valentziar, granadar bat, zaragozar bat, asturiar bat eta hamaika bizkaitar. Goizeko 10:00an hasiko dira A multzoko hiru neurketak eta jarraian, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, jokatuko dira, hurrenez hurren, B, D eta E multzoetakoak partidak.

Hauexek dira bigarren jardunaldian lehiatuko diren bikoteak:

1. PAULA ITUBIDE (NAFARROA) – AMAIUR HOLGADO (BIZKAIA)

2. NEREA SAGARNA (BIZKAIA) – IRATI ETXEBARRIA (BIZKAIA)

3. MARINA TORONDEL (CATALUNYA) – SILVIA SANZ (CATALUNYA)

4. JONE GOIRI (BIZKAIA) – ANE BARAYAZARRA (BIZKAIA)

5. MARIONA SALAT (CATALUNYA) – MAITE RUIZ (CATALUNYA)

6. ANA BELEN GINER (VALENCIA) – AMPARO MARTA (VALENCIA)

7. GARAZI ELORZA (CATALUNYA) – MARIA ISABEL (CATALUNYA)

8. LUCIA FONSECA (ASTURIAS) – IRATXE IBARRA (BIZKAIA)

9. CARLOTA ALBAS (ZARAGOZA) – MARI CARMEN ZUBIAUR (BIZKAIA)

10. MIRIAM BALLESTA (CATALUNYA) – ERIKA DE PRADO (GRANADA)

11. ENERITZ BARAYAZARRA (BIZKAIA) – JANIRE BARAYAZARRA (BIZKAIA)

12. PAULA FUENTES (BIZKAIA) – MARIAN TRIGO (BIZKAIA)

 

Gogoratu behar da aurreko igandean jokatu zirela, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan, lehen kanporaketak. Egun historikoa izan zen, gainera, igandekoak izan baitziren inoiz Gipuzkoan jokatu diren emakumeen pilota-txapelketa bateko lehenbizikoak. Zestoan final laurdenetara sailkatu ziren bikoteak izan ziren:JAIONE ZULAIKA (GETARIA) – NAGORE BILBAO (LAUKIZ). MADDI UNANUE (AZPEITIA)-NAROA AGIRRE (AZPEITIA). ARRATE BERGARA (TUDELA)-ALBA MARTINEZ (BAÑOS DE RIO TOBIA). OHIANA UNANUE (ORDIZIA)-NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA).

Horrez gain, datorren larunbatean, hau da, txapelketaren bezperan, Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien Elkarteak antolatuta, Emakume Pilotarien II.Topaketa egingo da. Pilota partidaz beteriko jai-eguna izango da eta bertan izango dira hurrengo egunean lehiatuko diren pilotari gehienak.

Etiquetas / Etiketak:
Previous Post
Merino II y Víctor buscan la quinta en una jornada de tensión y obligaciones
Next Post
Bosgarren eta bigarrenaren bila