Enpresen Ligak atzera egin du

Agirre-Albisu bikoteari arrazoia eman dio azken unean eta Binakako Txapelketako finalerdia jokatu egingo da, abenduaren 4an zehazki

Gara. Baikoko pilotarien greba deialdiaren ondorioz bertan behera gelditutako Binakako Txapelketako finalerdietako partida erabakigarria, Ezkurdia-Martija eta Agirre-Albisuren artekoa, abenduaren 4an jokatuko da. Azken unean, Enpresen Ligak atzera egin du Agirre eta Albisuri neurketa 22-0 galdutzat emateko bere erabakian eta, beraz, pilotariek kendu egin dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian ezarrita zuten demanda. Gaur Bilbon egitekoa zen epaiketa ez da beharrezkoa izango.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka
Previous Post
«Trabajo para jugar partidos como el del sábado», subraya Elezkano II
Next Post
Rivales desde benjamines