EPELen prentsa oharra

2020ko urriaren 16a

2020ko urriaren 16an, 13:00ean, Esku Pilota Enpresen Liga, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoaren egoitzara deitua izan da, honako hau adierazten duen auto bat jakinarazteko: “2020-10-18rako aurreikusita zegoen EPELren Binakako Txapelketaren finala bertan behera utzi da”.

Horrenbestez, baietsi egiten da ELA sindikatuak greban dauden Baiko Pilota enpresako langile batzuen eta Agirre eta Albisu pilotarien interesak defendatzeko 2020ko urriaren 14an eskatutako kautelazko neurria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoaren kautelazko neurri hori alde bakarra entzunda eman da; hau da, EPELri eta hura osatzen duten enpresei alegazioak egiteko eta bidezko frogak aurkezteko aukera eman gabe, beren interesen defentsa legitimoan.

Erakunde antolatzaile gisa ditugun interesak defendatzeko, EPELk beharrezko jarduketak egingo ditu datozen egunetan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoan, lehiaketarekin aurrera jarraitu ahal izateko, bai Binakako Txapelketan, bai aurreikusitako gainerako txapelketetan.

Adierazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoa osatzen duten hiru magistratuetako batek bere boto partikularra eman duela, ulertzen duelako alderdiei entzun gabe kautelazko neurria ezetsi bezela.

Aipatutako erabaki judiziala dela eta, EPELk gogoz kontra bada ere, bertan behera utzi behar du, nahitaez, 2020ko urriaren 18an Bilbon egitekoa zen EPELren Binakako Txapelketako finala. Datozen egunetan, EPELk gaur jakinarazitako erabaki judizialaren eraginpean dauden jaialdien inguruko guztiaren berri emango du, baita erositako sarrerei buruzko guztia ere.

Previous Post
La final del Parejas 2020 sigue en el aire
Next Post
Cita en el Beotibar