«Erori ondoren altxatzen ikasi dut»

Lesioek oztopatu dute Zubietaren ibilbidea, baina gustura dago hamahiru urtean eginiko lanarekin. Zaleek oraindik asko maite dute, eta, gaur, Labrit beteko dute agur esateko.

Berria. Aitor Zubietari (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1984) gaur egingo diote agurra, Labriten, hamahiru urteko ibilbide luzearen ondoren. Urtebete pasa eman du partidarik jokatu gabe. Hala ere, jendeak maitasuna une oro adierazi dio, eta horrek asetzen du etxarriarra.

Omenaldia jasoko duzu gaur, Iruñean; ibilbidea bukatzeko plaza ederra nafar batentzat.

Bai, nire ustez, nafar batentzat egon daitekeen plaza eta egunik onena da, onena. Bikaina. Labriten hasi nintzen, eta Labriten amaituko dut. Gero, bazkaria dugu, gainera, familia eta lagunekin. Ostirala da, eta jendea portatu da: jai hartu dute, eta bazkalostean Iruñean geldituko gara.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: lesión, Zubieta
Previous Post
Olaizola II.ak eta Altuna III.ak San Fermin torneoko finala jokatu dute gaur
Next Post
Calurosa despedida a Zubieta en el Labrit