Bengoetxea VI.a-Larunbek irabazi egin diete Jaka-Zabaletari, eta gaurko Irribarria-Rezusta eta Olaizola II.a-Untoria lehiak ematen duenaren zain daude finalean ariko diren jakiteko
Berria. Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek egin dute euren eskuetan zegoena Binakako Txapelketako finala jokatzeko. 22-17 irabazi zieten atzo Erik Jakari eta Jose Javier Zabaletari Iruñean, Labrit pilotalekuan, finalerdietako ligaxkako azkeneko jardunaldiko azken-aurreko norgehiagokan. Garaipen horri esker, Asegarceko bikoteak beste urrats bat egin du heldu den apirilaren 9an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalerako bidean.