Hodei, Astigarragako aurrelariak, lehen partida jokatuko du ASPErekin Tolosako Beotibarren
ASPEk beste aurrelari bat gehitu dio platillari Hodei Expósitoren debutarekin (1999/07/24). Astigarragako pilotaria urriaren 8an hasiko da Tolosako Beotibarren. Ez da edozein estreinaldi izango. Hodei, ASPEk, Promozioko 4 1/2ko Txapelketan parte hartzeko aukeratu dituen lau ordezkarietako bat da. Hori dela eta, Promozio ligaxkaren lehen jardunaldiaren barruan sartzen da Expositoren debuta.
Estreinaldian, Expósitok bere ametsetako bat bete du.’ “Profesionaletan jokatu eta Tolosan ASPErekin debuta egitea amets txikia da”, onartu du Hodeik. Arlo profesionalean lanean hasten diren guztiek bezala, Astigarragako aurrelariakk argi dauka zein diren bere helburuak: “jendeak nire jokoarekin gozatzea eta, pertsonalki, ASPEk eman didan aukeraz gozatzea”.