«Ez dut inoiz hain ondo ikusi Zabaleta»

Finaletan esperientzia pilatuz doa Rezusta, binakakoan hirugarrenez jarraian ariko baita. Finalerdietan mailarik onena eman ez arren, itxaropentsu dago. Partida gogorra espero du.

Berria. Profesionaletarako jauzia eman zuenetik bost urte besterik igaro ez den arren, dagoeneko beterano baten traza hartuta dago Beñat Rezusta. Denbora darama atzelaririk onena izaten. Emaitzek hala diote, behintzat. Izan ere, hirugarrenez jarraian binakako finala jokatuko du bihar, eta iazko balentria errepikatzea izango du helburu. Iker Irribarriarekin batera jantzi zuen txapela. Oraingo honetan, Danel Elezkanok eta biek «erronka zaila» dutela aitortu du. Hala ere, baikor dago, konfiantza berreskuratuta sentitzen baita.

Hirugarrenez segidan ariko zara binakako finalean. Inork ez zukeen sinetsiko duela bost urte. 

Egia da. Ezkerra eta atzelaria nintzelako zalantza asko eragin nituen pilotazaleen artean. Jende askok esaten zuen ezingo nintzela goi mailan lehiatu, ezinezkoa zela, eta denbora gutxian eskua izorratuko nuela. Kritikek min egin zidaten, baina indartsuago sentiarazi ere bai. Erakutsi dut posible dudala onenen artean jokatzea, eta hirugarrenez finalean egotea sari handia da. Pozik nago, batez ere, lesiorik ez dudalako izan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: elezkano II, ezkurdia, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
“¡Se vivía mejor de pelotari!”
Next Post
Ezkurdia-Zabaleta parten con ligera ventaja para la final, 100 a 80 por ellos