Ez dute esan azken hitza

Joseba Ezkurdia, atzoko norgehiagokan egindako tantoetako bat ospatzen

Ezkurdia-Tolosak 22-18 irabazi diete Altuna III.a-Martijari. Partida gogorra eta parekatua izan da

Berria. Badira pilota partida batzuk tantoengatik ikusgarriak direnak. Horiek dira pilotazale gehienek gustuko dituztenak. Baina horiek bezain ederrak izan daitezke gogorrak direnak ere. Azken horien adibide izan zen atzo Labriten Altuna III.a-Martijak Ezkurdia-Tolosaren kontra jokatu zutena. Lau pilotariak oso ondo aritu ziren. Ezkurdia-Tolosak irabazi beharra zuten txapelketan bizirik jarraitzeko, eta hortzak ondo estutu zituzten. Altuna III.a-Martijak, berriz, seigarren puntua bildu eta azken partidetan erakutsitako sendotasuna berretsi nahi zuten. Biek merezi izan zuten garaipena. Baina, azkenean, Ezkurdia-Tolosarentzat izan zen, gehien behar zuenarentzat. Txapelketako bigarren garaipena poltsikoratu, eta, zail duten arren, sailkatzeko aukera badute oraindik.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1943/024/001/2022-01-16/ez-dute-esan-azken-hitza.htm.

Previous Post
Tolosa sobresale en un durísimo partido con trece empates
Next Post
Los subcampeones respiran