Ez ireki begiak, Jaka

Erik Jaka atzoko partida bukatu eta segituan, garaipena ospatzeko keinua eginez, Bilboko Bizkaia pilotalekuan

Erik Jakak aurreneko aldiz jokatuko du Banakako Txapelketako finala, Danel Elezkanori 6-22 irabazi eta gero. Azken hamazazpi tantoak segidan egin ditu

Tolosaldeko Ataria.Begiak ixten ote ditu Erik Jakak pilota astintzean? Atzo, behintzat, irekita edukita ere, itxita balitu bezala jokatu zuen. Amets betean aritu zelako, ametsetako lorpena erdiesteko ametsezko partida eginez. Lo gozoan segitzeko moduan da datorren igandera arte, gutxienez. Irabazi du ametsetan jarraitzeko eskubidea, eta nahi badu, zabal ditzala begiak gaur zortzi, Bizkaia pilotalekuan, non eta Banakako Txapelketaren finalean. Sinesteko egia dela atzo lorturikoa. Baietz eta baietz. Aurreneko aldiz ariko da final handian. Atzo irabazi egin zuelako finalerdia, nola irabazi ere: 6 eta 22 azpiratu zuen Danel Elezkano, finaleko leku berean.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, jaka
Previous Post
Darío afronta su gran día
Next Post
Jaka se sube al tren de su vida