«Ezinean aritu gara»

Beñat Rezusta, pilota jotzear, Binakako Txapelketako lehen ligaxkan jokatutako partida batean

Goitik behera egin du Beñat Rezustak Binakako Txapelketan: bitan txapeldun, eta beste bitan txapeldunorde izan ondoren, ez du lehen ligaxka gainditu. Argi du non egiten duten huts Iker Irribarriak eta berak: «Irregulartasunak kondenatu gaitu».

Berria. «Kito. Bukatu da. Alferrikakoa da gertatutakoari bueltak ematen jardutea». Aurrera begira dago jada Beñat Rezusta (Bergara, Gipuzkoa, 1993). Hala ere, ezin du ezkutatu «pena» duela Binakako Txapelketatik kanpo geratzeagatik. Ez zuen espero lehen ligaxka bukatzean ez egotea «ezta lehen sei sailkatuen artean ere». Ez berak, ezta inork ere; ez, behintzat, duela hiru hilabete binakakoa hasi zenean. Orduan, bikote faboritoetako bat ziren bera eta Iker Irribarria. Hala izan behar zuen nahi eta nahi ez buruz buruko txapelduna eta binakakoaren atzelari txapelduna elkartuko zituen bikoteak. Baina bat gehi bat ez da beti bi, eta hamalau partidetatik bost baino ez irabazi ostean, agur esan diote txapelketari.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, Olaizola ii, Rezusta, Urrutikoetxea
Previous Post
Zabala-Ruiz, a las ‘semis’ de Promoción
Next Post
Altuna III: «A los pelotaris nos gusta jugar esta clase de encuentros»