Ezker hori bizi-bizi baldin badabil…

Rezustaren txapelketako partidarik onenarekin, garaipen erosoa lortu dute Bergarakoak eta Aimarrek, eta play-offak ziurtatu dituzte.

Gara. Jose Javier Zabaletarekin batera, Beñat Rezusta izan da, ezbairik gabe, Binakakoko pilotari erregularrena. Berak eta etxarrendarrak jarritako erritmora banatu dira, gehien-gehienetan, txapelketa honetako txapelak, eta lehiaketa ia bi urteren buruan Donostiara itzuli zen honetan, argi geratu zen, beste behin ere, bergararraren ezkerra bizi-bizi agertzen denean, oso zaila dela hari aurre egitea. Uste baino garaipen erosoagoa eskuratu zuten Baikokoek misteriorik gabeko beste partida batean, eta halako hiru izan dira asteburuan.
Etiquetas / Etiketak: altuna III, bikuña, Rezusta
Previous Post
Lasaitua hartu dute Olaizolak eta Rezustak
Next Post
Dieciséis tantos entre las tres parejas perdedoras