Ezkurdia: «Seguru aritu behar dugu, eta ausart jokatu»

Berria. Ezkurdia-Galarzak gaizki ekin diote binakakoari: lehen bi partidak galdu dituzte, eta hamalau tanto bakarrik egin dituzte. Argi dute: asko hobetu behar dute. «Ladisek eta biok hitz egin dugu, eta argi dugu bikote gisa batzen hasi behar dugula. Gure jokoa egiten ez badugu, ez dugu ezer lortuko. Seguru aritu behar dugu, eta ausart jokatu», esan zuen atzo Ezkurdiak Eibarren (Gipuzkoa), etzi Jaka-Martijaren aurka jokatu beharreko partidaren aukeraketan. Azaldu zuenez, bi bikote faboritoenetakoren aurka jokatu izanak euren «gabeziak» azaleratu ditu. Hala ere, ez du aitzakiarik jarri nahi izan. «Oso itxura txarra eman dugu. Dakiguna atera behar dugu».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Previous Post
«El que le pegue de volea, premio»
Next Post
Altuna y Peña deciden en las segundas partes de los partidos