Ezkurdia-Tolosak lehen puntua lortu dute Urretxun

Peñak eta Albisuk agindu dute piloteoan, baina huts gehiegi egin dituzte aginte horri zukua ateratzeko

Gara. Ezkurdiak eta Tolosak 22-17 menderatu zituzten atzo Peña II.a eta Albisu Urretxun, Santa Lutzi eguneko jaialdian, eta lehen puntua eskuratu zuten aurtengo Binakako Txapelketan. Orain gutxi Eibarren San Andres egunez gertatu bezala, neurketa tristea izan zen, huts askokoa, eta pilotalekuko distira falta horrek –sarrera erdi inguru, ohikoa izaten den sarrera bikainaren inolako antzik gabe– bat egin zuen frontoitik kanpo ere ospakizun handirik gabe geratu ziren Zumarragako eta Urretxuko giro hotzarekin.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Tolosa
Previous Post
Salaberria y un buen Erostarbe, imbatidos y líderes en el Promoción
Next Post
Ezkurdia-Tolosak lehen garaipena lortu dute: 22-17