Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi dio Peña II.ari: 22-6

Joseba Ezkurdia, binakakoan jokatutako partida batean

Arbizukoak Altuna izango du aurkari final-laurdenetan. Gaur, Zabaletak eta Arteaga II.ak jokatuko dute Iruñean

Berria. Faboritoa zen, eta ez zuen huts egin. Joseba Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Jon Ander Peñari, Azkoitian (Gipuzkoa), buruz burukoaren final-zortzirenetan (22-6), eta Jokin Altuna izango du arerio final-laurdenetan. Bizi joan zen lehia —ordu erdi eskas—, piloteorik gabe: 96 pilotakada. Ezkurdia hasieratik jarri zen aurretik (4-0), Peña II.a suspertu egin zen (4-3), baina sakea lagun —zortzi tanto egin zituen—, Ezkurdiak hautsi egin zuen lehia (16-3).

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ,
Previous Post
El navarro Ezkurdia arrolla a Peña en el arranque del torneo Manomanísta
Next Post
Doble ración de octavos en Bilbao