Ezustekoa Zarautzen

Artola eta Albisu finalerako sailkatu dira Zarauzko torneoan, Altuna eta Zabaleta faboritoak garaituta. Albisu izan da partidako onena

Berria. Altuna III.a eta Zabaleta faborito argiak ziren atzoko partidan. Hasi aurretik ez zuen jende askok zalantzan jarri haiek izango zirela Zarauzko finalerako sailkatuko zirenak. Horren eredu, dirua argi atera zela Aspeko bikotearen alde: 100-40ri. Baina, beste behin, argi gelditu zen faborito izate hutsa ez dela nahikoa hogeita bira iristeko, Artolak eta Albisuk merezimendu osoz lortu baitzuten biharko finalerako aukera.
Previous Post
Copo guipuzcoano por primera vez desde 1996
Next Post
Jaka estará de baja otro mes como mínimo