Finala atzean jokatuko da

Elezkano II.a-Rezustak eta Irribarria-Zabaletak gustuko pilotak aurkitu dituzte. Lehia «zaila» aurreikusi dute, eta azpimarratu aukerak baliatzea eta pilotarik ez galtzea izango dela gakoa

Berria. Kito. Urteroko erritualak adierazten du, nonbait, azken partida hurbil dagoela. Igandeko finala jokatu aurreko azken egitekoa bete dute Danel Elezkanok, Beñat Rezustak, Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak: pilotak aukeratu dituzte. Atzo hautatu zituzten, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Patxadaz probatu ondotik, bi bikoteek topatu zuten gustuko materiala saskian: Elezkano II.a-Rezustak 105,1,104,9 eta 105,6 gramoko piloten alde egin zuten; Irribarria-Zabaletak, berriz, pisutsuagoak aukeratu zituzten, 106,7, 106,4 eta 105,5 gramokoak.

Gehiago irakurri

 

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Irribarria, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
«Veo una final muy igualada y a las dos parejas con las mismas opciones»
Next Post
Martin Alustiza: «Me daban ganas de abrir la bolsa y botarlas»