Txapelketa ikusgarria egin du Zabaletak, eta makina bat laudorio jaso. Eskertu egin ditu, baina zehaztu du «kasu gutxi» egiten diela. Lana biribiltzea besterik ez du buruan
Berria. Jose Javier Zabaletak (Etxarren, Nafarroa, 1991) sutan izan du sakelakoa azken egunetan. Ez du ezustean harrapatu. Badaki zer dakarren final bat jokatzeak: laugarrena du. «Polita» dela dio, «eta, batez ere, seinale ona».