Gailurrean egin dute berriz ere topo Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak

Iazko udako bikoterik onena osatu zuten alegiarrak eta Bergarakoak, Binakakoan espero zen mailatik behera aritu ziren biak ere, baina Buruz Buruko honetan galdutako konfiantza eta joko guztia berreskuratu dute

Naiz. Enpresa desberdinetakoak izaki, profesionaletan elkarrekin oso gutxi jokatutakoak ziren Iñaki Artola eta Beñat Rezusta, iazko udan asmatu zuten Mastersa jokatzeko elkarrekin lerrokatu zituztenera arte. 16 astez udako bikoterik sendoena osatu zuten oso egoera berezian jokatutako txapelketan eta merezitako garaipena eskuratu zuten biek. Gauzak, ordea, azkar okertu zitzaizkien biei, aurrelariak, covid-19 eta zuntz haustura baten erruz, ezin izan zuen Buruz Burukoan parte hartu eta atzelaria ere, enpresak jokatzera behartu zuen atarikoan erori zen, Peio Etxeberriaren aurka galduta.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Rezusta
Previous Post
«Zer gerta ere, jada bakeak egin ditut neure buruarekin»
Next Post
Invitados inesperados