Garai berria, ideia berriak

Julen Martija, Iker Irribarria eta Mikel Urrutikoetxea, maskara jantzita, atzo, aurkezpenean

Aspeko eta Baikoko zortzi bikote mistok jokatuko dute uda osoan Caixabank Mastersa. Hamalau jardunaldiko ligaxka, finalerdiak eta finala izango dira. Irribarria Urrutikoetxearen atzelari gisa ariko da

Berria. Iritsia da normaltasun berria, eta hartara egokitu beharra dago aurrera egiteko. Horixe egin du esku pilota profesionalak. Koronabirusa dela eta, ilunpean egon da denbora luzean, baina badira aste batzuk argi izpi batzuk ikusten hasia zela. Eta atzo argitara atera zen. Aspe eta Baiko Pilota enpresek udako binakako torneoa aurkeztu zuten Bilbon, Bizkaia frontoian: Caixabank Mastersa. Txapelketa berri horrek amaiaraziko du hiru hilabete pasatxoko etenaldia.

Gehiago irakurri.

Previous Post
Urrutikoetxea-Irribarria, el combinado de un extraño verano
Next Post
Suspendida la primera jornada en el Astelena